lunes, 11 de febrero de 2013

Orain ala gero?


-Txartel bat mesedez.
-Nora jauna?- Une horretan, Danielarekin bizitako egun, ordu, minutu eta segundo bakoitza pasatu zaizkit burutik.
Txiki-txikitatik izan da ederra baino ederrago Daniela, ene bihotzeko printzesa. Perfektua zela, dela eta izango dela pentsatu dut betidanik, ikasle ona, pertsona zoragarria eta maitagarri amorratua. Zenbat goiz igaro izan ditugu selektibitatea batera prestatzen, zenbat arratsalde eskutik emanda ibiltzen, zenbat gau maindireen artean galdurik. Orain, ordea, ez dute baliorik, irteten hasi baino lehenago tankeran.
DBH lehen urteetan konturatu nintzen urduri jartzen nintzela bere ondoan egotean, ilusionatuta berarekin hitz egitean, eta lur jota eztabaidatuz gero. DBH lehen urteetan konturatu nintzen Danielaz guztiz maiteminduta nengoela eta edozer gauza emango nukeela bere maitasun baliotsua izatearren, bere eztizko ezpainetatik musu lasaigarriren bat lapurtzeagatik. DBH lehen urteetan konturatu nintzen Daniela arrosa bat bezalakoa zela: haren ederrek arrobatzen zaituzte eta momentuan bere gatibu zara. Gero, egunen joan eta etorriekin, hurbiltzeko indarra handituz doa eta momentu baten hain zaude gertu, non bere edertasuna babesten duten arantzen ziztadak zure barrenean sastatzen ikusten dituzun. Hala ere, gizakia da harri berberarekin bi aldiz estropezu egiten duen bakarra. Egia da, guztiz  egia. Eta zintzotasun osoz, hirugarren eta laugarren aldiz eroriko nintzateke harri horrekin, bizitzearen alderik gorrotatuena, nazkagarriarena, eta era berean zoroena, xarmagarriena probatzera gonbidatu nauena. Amodioa; amodioa sentitzea, amodioa sufritzea.
DBH-en Daniela zen ni maneiatzen ninduena eta hitz pare batekin ni aldatzeko boterea zeukana. Bi baino ez, bi hitz ziztrin eta itxuraz baliogabekoekin, horrekin baino ez. Eta halaxe da, pertsona bat asko inportatzen zaigunean ez dugu buruarekin pentsatzen eta ikusten, bihotzarekin baizik. Batzuetan bikaina, berak ere berdina sentitzen duenean batez ere. Dena perfektua bihurtzen da. Edo hori uste dugu guk, gehienetan ez baita horrela, bihotzarekin sentitzen gaudelako. Bihotzak, magia mundu artifizial batean kartzelatzen gaitu eta ez digu lau pareta horietatik at ikusteko aukerarik ematen. Bizitza eztitzen digu, hori egia da, baina momenturako ona dena, ez da gehienetan etorkizun polita margotzen diguna . Buruak, ordea, mina egiten digu gehienetan. Zergatik? Errealitatea ikustera gonbidatzen gaituelako eta askotan ez da printze-printzesen ipuina. Esan beharra dago, erabakiak hartzeko unean gorrotatzen dugula eta gogorarazi beharra dago, denbora pasatzean, eskerrak ematen dizkiogula koherentziaz laguntzeagatik.
Amodioa bi horien arteko guda antzekoa da. Pertsona bat ezagutzen duzu eta gustuko baduzu itsu geratuko zara, ez zara narraio bat ere ikusteko kapaza izango. Istant horretan hasten da guda. Bihotzak hurbiltzeko eskatzen dizu. Buruak ez, mina egingo dizula ikustarazten saiatzen da. Itsu zaude, ez dago erremediorik. Zu zeu izango zara lurraren kontra erortzen eta altxatzen ikasiko duena. Oraina ala etorkizuna? Hor dago koska. Beti kontatu digute bizitza oso motza dela eta aprobetxatu behar dugula, iraganean ez bizitzeko eta etorkizunean bez, orainean baizik. Hor arte ondo. Orainean bizitzekotan bihotzari emango diogu indarra. Oraina bizi eta gero etorkizuna dator eta agur mundu perfektua. Gainera, bihotzarekin bizitako orainak,  ondorio latzak dakartza, eta momentu txarrek, onak bikoizten dituzte. Hori al da oraina bizitzearen oparia? Eta gero arrangurak datoz: buruari egin behar nion kasu, ez bihotzari eta halakoak.
Aitzitik, beste aukera bat dago: buruarekin jokatzea. Baina honek erabaki guztietan egingo digu min, etorkizunean bikain, ez ordea momentuan. Eta merezi al du erabaki guztietan gorrotoa, errabia eta ez dakit zenbat sentimendu deskriba ezin biziaraztea etorkizunean ondo egoteko? Zer da luzeago bizitza ala bizitza osoan hartu beharreko erabakien zerrenda? Neurtezina da. Gainera, ez ginateke orainean egongo kasu honetan. Ez diot arazo honi buelta gehiagorik emango eta aterako den moduan eramango ditut aurrera, bai alde ona lehenengo egonez gero, bai alde txarra lehena egonda.
Autobus bateko eserlekuetako batean nago jesarrita eta ez dakit nora noan. Danielarekin pasatutako urtebetea fresko daukat, atzo esan baitzidan ez ninduela maite. Nik, banekien nolakoa zen bera elkarrekin irteten hasi aurretik, gaur zurekin eta bihar bestearekin, baina bihotzarekin egin nuen mugimendua. Orain, triste eta goibel nago. Hala ere, ez dut inoiz ahaztuko armairuan gorde dudan gauza zoragarrien poltsa potolo hura. Urtebete batez zerutik egin dut hegan, txori moduan, libre, aske. Zorigaitzez, dena amaitu da eta lurreratzearen txanda iritsi zait. Kolpea dator, bai. Ez dakit zer gertatuko den aurrerago, ez dakit bihotzarekin ala buruarekin jokatuko dudan baina zin degizuet ez naizela ezertaz damutuko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario