lunes, 11 de febrero de 2013

Inorentzako gutunak.

2006 ko irailaren 8a, igandea.         



Ama maitea:


Eguna argitu berria da, eguzkia gorantz doa, indarrez, irmo, seguru eta inor edo ezerren beldur barik. Momentuz ez du argi askorik ematen eta txoritxo goiztiarrek beraz barre egiten dute, bizitzaz beteriko kanta ohikoekin. Baina berak badaki, ordu batzuk barru, inor baino gehiago izango dala, han goian, zeru infinitu eta urdin hartan, soldadu zurien babespean. Xalotzat hartzen dute, egunsentian ez baitu bere zenitean duen argi txundigarria eta hala ere, egunero-egunero bere proposamena lortzen du. Miresgarria da, bere ekintzak pentsatu eta egiten dituen bakarra, jarraitu beharreko adibidea. Eguzkia izatea gustatuko litzaidake ama, ezer edo inoren beharrik gabe bizitzeko kapaza, sentimenduak galduta eta nire proposamenak bai edo bai aurrera ateratzeko gai. Ordukoa ere bada eta orain arte bizi izan ditudan zortzi urteetan inoiz ez da falta izan bere eguneroko irteerara. Eguzkia pertsona izango balitz nolakoa izango litzateke? Ezagutu nahiko nuke. Maiteminduta nago ama, izar handi hortaz maiteminduta.

Igandeek eguzkiaren bizitza gogora ekartzen didate, amaia hori, nahitaez gertatuko dena baina lehen aldiz ez pasatzeko esperantza duzuna. Ala ere, aldaketarik ez; ilargi zuri-magikoaren denbora iritsi da. Gabak, egunaren helmuga erakusten digu batzuoi eta irteera besteoi, argitasun aldaketa xinple baten bidez. Ni banoa ohera, nire gaueko eguzkiaren ordua baita. Baina bihar, poliki-poliki esnatzen joan eta nire zenitera ailegatuko naiz, nire helmugara.

Besterik gabe,

Aintzane
                                                                                                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario