miércoles, 13 de febrero de 2013

Emakumearen burbuila.


Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina eta publizitate iragarki makina bat aurki, ikus eta irakur ditzakegu gure gaur egungo gizartean. Teorian, emakumea babesten duen giroan bizi gara, non tratu txarrak jasan ezkero, laguntza jasoko duzun, dudarik gabe. Badago haiek aholkatzeko telefonoa, departamentu espezialak salatzeko eta poliziak ahal duen guztia egingo du zu ondo sentitzearren , hau da, burbuila batean bizi ahal garela. Dirutza inbertitu da azken urteotan plataforma hauek mantendu eta prestatzeko. Antza denez, emakumea irtenbide asko ditu tratu txarren aurrean, eta ez luke beldurrik izan behar. Hala ere, egunero irakur dezakegu egunkarietan, edo telebistan ikusi emakumearenganako indarkeria kasuak, eta gehienetan ez diote itxuraz erremediorik jarri.  Baina, hainbeste irtenbide eskaintzen dituen gizarte batean, zergatik ez dute konponbiderik bilatzen etsaia etxean duten emakumeek? Zergatik ez dira beraien eskubideez baliatzen merezi duten bizitza berreskuratzeko?
Instituzioek ez dute emakumeagatik ezer askorik egiten, hauxe da errealitatea, gehienetan beldurragatik, ez baitute salaketarik jartzen. Ez dago hain babestuta emakumea, eta salaketaren ondorioak gizona haien kontra joatea delako behin baino gehiagotan. Bera bakarrik atera behar ditu indarrak ez dauzkan lekutik, eta prozesuari aurre egin. Idatzizko prentsako  kritika artikulu askotan ikus daitekeen moduan, ahalik eta gutxien egiten saiatzen dira poliziok, herriaren babesleak izan beharko luketenak, emakumearenak kasu honetan. Ez dute etxera gerturatu benetan behar zuena, taxi gidariak ez direnaren aitzakiarekin. Ez diote laguntza sozialik eskaini, informaziorik eman, oihuka eskatzen hari zen hura. Ezetza esan duelako, ez duela laguntzarik nahi, ez duela horren beharrik. Uko egitea de gizakion eskubideetako bat, eta polizien ustetan, erabiltzeko libre da.
Poliziek ez dute lagundu, ezetz esatean lana kentzen dietelako eta horrela txapela gorria buruan paseatzen jarraitu dezaketelako. Neskak, benetan behar zuen laguntza, baina beldurragatik esan du ezetz. Haiek, bera konbentzitzen saiatu behar ziratekeen, bere bizitza berriro eskuetan izan dezan. Baina ez, berekoi hutsak gara, eta zure gainetik dagoen inork ez dizu eskua luzatuko, ez baitute gure errealitatea ikusten. Horrela funtzionatzen du Espainiak, ahalik eta gutxien eginez, ahalik eta gehien isilduz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario