ISIL NAZAZU
martes, 10 de noviembre de 2015
Zu gabe.
Iratzargailuaren soinu traketsak birrindu zion ametsetan berreraiki zuen gaztelua, ilusioskoa. Esnaturik zegoen baina astoratuta zebilen, galduta, artegatasunaren eskutik dantzan, mundu paralelo batean. Nekez, eskua luzatu zuen mugikorraren bila, bere goizeko hitz jolasen oparia aurkitu nahian, whatsapp moduan, drogazaleen gisan, eguneroko indar pilula irentsi beharrean. Goiz hartan, ilunaldiaren judasen musurik goxoena aurkitu zuen aurrez-aurre; "gaur, zu gabeko lehenengo eguna". Korapilo hutsaren bueltak zorabiatzen zuten bere bularraren ezkerraldea, mikrosegunduz, barnetik korritzen zebiltzaten odol tanta guztiak zero gradutan izoztuz. Ohe gainean etzanda geratu zen, aire faltak bere birikiak hustaraziz eta lepo dardartia itoz. Eskubira biratzean burua, eguzki izpien zaplasteko itzela eraman zuen aurpegi triste, zurbil hartan. Une horretan ulertu zuen bizitza gogorregia zela ausartentzat eta, hala ere, itogarria beldurtientzat. Momentu bikaina negua hotza zela barneratzeko, sinisteko, elur malutak sudur gainean gera zitekeela ikustarazteko, bizitza ez zela azukre edo gatzez adelatu behar. Noizbehinka, oregano apurra, zaporerik perfektuaren osagarri garrantzitsuena bihur litzatekeela.
lunes, 9 de noviembre de 2015
Maite. Maitane. Maitasun.
Guztiz zoratuta nauka harroputz horrek. Begiradez, magia mundutara gonbidatzen nau. Ez dauka erremediorik. Bera da; bera eta bere zoramen hutsa; bera eta bere pausu baikotzeko lekuko egiteko era, bera eta bere amets mundu errealena, bera eta berak ni isilarazteko gaitasuna; bera eta bere irribarre eta anpulu nahasketak; besterik gabe, bera.
Pertsonok ez gara inor gure barruan zehozer aldatzen den arte. Kandela baten tankeran, hor gaude gure mementua itxaroten, kaskabarrak, euriteak, hotza jasaten. Hor gaude, ea inor gu piztera ausartzen den igurikitzen, eguzkiaren argia baino, ilargiaren babesa bilatu nahian. Aitzitik, instant hori ailegatzean, gu izateko ordua, pausu bat atzera bota eta ihes egiten saitzen gara. Ez da erreza gu geu izatea, ez da erreza gure barneko kandelatxoa pizten ustea, beti itsalita bizi izan den hura. Berriak izutzen gaitu, berriak eta kordel bategaz lotuta datozen aldaketa guztiak. Horixe dugu bizitza, hazi eta pausuak ematea, beti aurrerantz. Hau da momentua, gure momentua, %100 egoteko eta zezenaren adarrak inoiz baino zihurrago heltzeko. Gaurtik aurrera, atzera begiratzea amaitu da.
Pertsonok ez gara inor gure barruan zehozer aldatzen den arte. Kandela baten tankeran, hor gaude gure mementua itxaroten, kaskabarrak, euriteak, hotza jasaten. Hor gaude, ea inor gu piztera ausartzen den igurikitzen, eguzkiaren argia baino, ilargiaren babesa bilatu nahian. Aitzitik, instant hori ailegatzean, gu izateko ordua, pausu bat atzera bota eta ihes egiten saitzen gara. Ez da erreza gu geu izatea, ez da erreza gure barneko kandelatxoa pizten ustea, beti itsalita bizi izan den hura. Berriak izutzen gaitu, berriak eta kordel bategaz lotuta datozen aldaketa guztiak. Horixe dugu bizitza, hazi eta pausuak ematea, beti aurrerantz. Hau da momentua, gure momentua, %100 egoteko eta zezenaren adarrak inoiz baino zihurrago heltzeko. Gaurtik aurrera, atzera begiratzea amaitu da.
viernes, 15 de febrero de 2013
Haurrentzako ipuina.
Había una vez una gran
estrella que vivía triste y sola. Lloraba todos los días porque le daba miedo
la oscuridad, y era ella quien debía alumbrar el cielo. Pero cuanto mas lloraba, mas se apagaba y mas miedo
tenía. Los barcos se perdían en la oscuridad, pues se guiaban por las
estrellas, y a una que faltara, el cielo cambiaba. Pero la pobre estrella no
podía hacer nada, estaba muy agobiada. Tanto lloró, que la gran estrella se fue
haciendo pequeña, porque sus lágrimas se escapaban de sus ojos para llenar los
ríos. Ella nunca entendió porque los humanos lo llamaban lluvia, menudo nombre
mas feo a sus lagrimas. Además, se iba deshaciendo lentamente, mas a cada giro
del sol, que indicaba el paso del tiempo. Al acercarse al sol, sentía calor,
pero la oscuridad y el miedo desaparecían. Tanto se acercó, que pequeños
cachitos de ella comenzaron a caer al planeta azul. Tampoco entendía porque
llamaban a eso meteoritos, si claramente se veía que eran fragmentos de una
estrella. Con el paso de los días, fue pareciéndose mas a un queso Gruyere,
llenita de agujeros, asique la sabia Luna, preocupada, decidió hablar con ella:
-Estrellita, tienes que
alumbrar el cielo, para que los barcos cuando naveguen por el mar no se
pierdan.
-Ya lo se Luna, pero
tengo mucho miedo a la oscuridad.- respondió con voz temblorosa.
-Debes confiar en ti
misma estrellita, y creo que se el modo. –le comentó sonriente la Luna.
La luna ató un lado de una
fina cuerda a una de las puntas de la estrella, y la otra la agarro ella
fuerte. Vivieron juntas meses, y en ese tiempo la estrella hizo desaparecer sus
agujeros, comenzó a brillar por si sola y se hizo mas grande. Todo gracias a la
potente luz de la Luna, que le regaló la confianza que necesitaba. Cuando la
estrella estaba preciosa, la Luna le dijo:
-Ahora que ya eres fuerte
y brillante, puedo dejarte marchar, pues ya estás sana y como tienes luz
propia, no volverás a tener miedo a la oscuridad.
La Luna, soltó la
cuerdita que la unía a la estrella y la dejo ir, segura de que volvería a guiar
a los barcos tan bien como antes.
miércoles, 13 de febrero de 2013
Gaztelaniaz idazteko saiakera, hori baino ez.
Era una fría tarde de invierno, llovía a cantaros en la capital española y las nubes parecían tragarse la poca felicidad que un rutinario miércoles lectivo puede ofrecer. Los transeúntes caminaban ligeros, deseosos de su llegada al hogar para poder al fin, refugiarse del desagradable mundo del día a día. Volar a uno diferente, un mundo que no todos conocen, que solo los valientes prueban; los traviesos, los miedosos, los que apagan la luz para ahorrar, los que agotados, se tumban en el sofá para descansar y descubren que quizás, no se encuentran tan cansados. Ese mágico lugar en el que Alexandra y Sara decidían perderse tras cada jornada, dándole así, algo más de sentido a sus monótonas vidas. Aquella tarde, ambas observaban la televisión, que una vez más, parecía darle la mano al aburrimiento, como si quisiera tentarlas a algo. Ellas seguían tumbadas en el sofá, pecho contra espalda y con el suave tacto del brazo de Sara abrazando a Alexandra. Se sentían a gusto, cómodas, demasiado. Escuchaban llover en las calles, mientras se protegían bajo el calor de una gran manta que las cubría. Sara comenzó a abrazar a Alexandra contra si, dejando su mano en uno de sus pechos, drogándose con el embriagador perfume de sus pelirrojos rizos. Entonces decidió girarse y mirarle a los ojos a la locura, a su particular perdición y perderse en sus labios como si el mundo acabara el viernes, tal como pronosticaron los mayas. No podían parar de tocarse los senos la una a la otra, un extraño calor se había formado en ellas. Tiraron la manta al suelo y Sara se tumbó sobre Alexandra. Le agarró las muñecas con sus manos, para seguido, volver a besarla, moviendo su lengua dentro de su boca tan rápido como la luz. De repente paró, sonrió, se mordió el labio y le quitó la camiseta. Sus labios enloquecían en su cuello, pero no más que Alexandra. Recorrió con su lengua desde el comienzo del cuello, hasta su sedienta boca, y así darle, lo que a gritos pedía. Aprovechó ese momento de intenso placer, para que su mano derecha se colara hasta su espalda y le soltara el sujetador. Se lo retiró completamente y lo lanzó al suelo, masajeando sus ya libres pechos con sus manos.
Emakumearen burbuila.
Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina eta
publizitate iragarki makina bat aurki, ikus eta irakur ditzakegu gure gaur
egungo gizartean. Teorian, emakumea babesten duen giroan bizi gara, non tratu
txarrak jasan ezkero, laguntza jasoko duzun, dudarik gabe. Badago haiek
aholkatzeko telefonoa, departamentu espezialak salatzeko eta poliziak ahal duen
guztia egingo du zu ondo sentitzearren , hau da, burbuila batean bizi ahal
garela. Dirutza inbertitu da azken urteotan plataforma hauek mantendu eta
prestatzeko. Antza denez, emakumea irtenbide asko ditu tratu txarren aurrean,
eta ez luke beldurrik izan behar. Hala ere, egunero irakur dezakegu egunkarietan,
edo telebistan ikusi emakumearenganako indarkeria kasuak, eta gehienetan ez diote
itxuraz erremediorik jarri. Baina,
hainbeste irtenbide eskaintzen dituen gizarte batean, zergatik ez dute
konponbiderik bilatzen etsaia etxean duten emakumeek? Zergatik ez dira beraien
eskubideez baliatzen merezi duten bizitza berreskuratzeko?
Instituzioek ez dute emakumeagatik ezer
askorik egiten, hauxe da errealitatea, gehienetan beldurragatik, ez baitute
salaketarik jartzen. Ez dago hain babestuta emakumea, eta salaketaren ondorioak
gizona haien kontra joatea delako behin baino gehiagotan. Bera bakarrik atera
behar ditu indarrak ez dauzkan lekutik, eta prozesuari aurre egin. Idatzizko
prentsako kritika artikulu askotan ikus
daitekeen moduan, ahalik eta gutxien egiten saiatzen dira poliziok, herriaren
babesleak izan beharko luketenak, emakumearenak kasu honetan. Ez dute etxera
gerturatu benetan behar zuena, taxi gidariak ez direnaren aitzakiarekin. Ez
diote laguntza sozialik eskaini, informaziorik eman, oihuka eskatzen hari zen
hura. Ezetza esan duelako, ez duela laguntzarik nahi, ez duela horren beharrik.
Uko egitea de gizakion eskubideetako bat, eta polizien ustetan, erabiltzeko
libre da.
Poliziek ez dute lagundu, ezetz esatean lana
kentzen dietelako eta horrela txapela gorria buruan paseatzen jarraitu
dezaketelako. Neskak, benetan behar zuen laguntza, baina beldurragatik esan du
ezetz. Haiek, bera konbentzitzen saiatu behar ziratekeen, bere bizitza berriro
eskuetan izan dezan. Baina ez, berekoi hutsak gara, eta zure gainetik dagoen
inork ez dizu eskua luzatuko, ez baitute gure errealitatea ikusten. Horrela
funtzionatzen du Espainiak, ahalik eta gutxien eginez, ahalik eta gehien
isilduz.
Maite zaitudalako, benetan.
1989ko urtarrilaren 15a.
Gaztea zarenean mundua jango duzula uste duzu. Heldutasunera iristean, ostikadak ematen dizkizu bizitzak eta, denborarekin, zorutik altxatzen ikasten zoaz. Orain, ordea, zaharra eta bakartia zarenean, bidea amaitzear dagoela ohartzen zara. Goibeltasunaren lehen sintomak agertu eta, emeki-emeki, zabaltzen doaz, zure kontrola eduki arte.
Atso gauzaez eta nazkagarria naiz, egoitza honetan egoteko balio baino ez duena. Tristuraren alaba sentitzen nintzen, baina gaur, aurrera ateratzeko gai naizela konturatu naiz.
Orain dela 10 urte, auto-istripua izan nuen herrirako bidean, semea eta biloba lagunkide neuzkala. Ondorioz, gurpildun aulki deseroso eta girringa-kari batean bizi ditut momenturik alai eta ahulenak. Ezin ditut ez oinak ez eskuak mugitu eta ahoa eta begiak dira geratzen zaidan guztia. Hasieran depresio handia sufritu nuen: ez ziren nire ezpainetatik hitzik ateratzen eta begirada galduta neukan. Zorionez, egunak eta hilabeteak aurrera igaro ahala, bizitzaren balio kalkulaezinaz konturatu eta neukanari zukua ateratzen hasi nintzen. Positiboagoa ikusten nuen dena; argitxoa piztu zen tunelaren amaieran. Handik aste batzuetara, begiak, bigarren ahoa ziren niretzat. Hain ondo adierazteko gai nintzen, ezen fitsik esan barik, erosketako zerrenda eskatzen nien bisitan zetozenei, gutxi izan arren. Ondo sentitzen nintzen, baina idatzi ezinak frustrazioa sortarazten zidan. Horrexegatik ikasi nuen idazten berriz ere, begiekin erakutsitako sentimendu guztiak, paper zuri eta tinta beltzean markatuta gera zitezen. Ahoarekin idazten dut bai, baina ez eskuak erabiliko zituen pertsona batek baino astiroago edo okerrago. Zerbaitetarako balio dut.
1989ko urtarrilaren 17a.
Arratseko 5ak dira, eta eguzkiaren galda jasanezina da. Semea etorri zait bisitan eta logela txukuntzen egon da, nik esan gisan. Arestiko argazki batzuk aurkitu dugu. Denok agertzen ginen, biribilketa alaian, kameraren flash kolpearen esperoan. Egun horietan ez zegoen gure arteko ezberdintasunik, batak bestearen arazoak baikenekizkien eta ahalegin guztiak egiten genituen bestea hobeto egon zedin. Pertsona izan nintzen egun haietan berriz ere, baina, alaitasun hura etorri bezain azkar alde egin zuen. Maitasun hura nire aldamenetik lausotu ahala geroz eta hotzago gelditzen hasi naiz; gabonen amaiera, nirea ere bai.
Gaur hainbesteko beharra nuen energi bultzada jaso dut ene bihotzeko semea ikustean. Dotore etorri zait, gorbata eta trajea janzten baitzituen. Trajea grisa zen, eguerdi hodeitsuetako zeru horietakoa bezalakoa eta, gorbata haur jaio berri baten begitxo urdinak bezalakoa. Goitik behera begiratuz gero, pelikuletako aingerua edo zirudien, hain dotore, hain irribarretsu. Ondoko jatetxe batera bazkaltzera gonbidatu nauenean, zur eta lur utzi nau; Markelek ez baitu zerbait esateko edo ospatzeko ez bada gonbidapenik egiten. Hara iristean, nire sorpresarako, biloba aurkitu dut haren emaztearekin. Laurok eseri gara mahai baten inguruan eta bazkaria itxaroten geundela honela hasi zait biloba Hodei:
-Beno, amama, imajinatzen duzunez zerbait kontatu behar dizugu. Egia esanda ez dakit nola hasi . Birramona izango zara, neskato baten birramona.
- Benetan? Hau bai berri hona!! Eta noiz jaioko da?-itaundu diot.
-Maiatzaren azken asterako ezagutuko dugula uste dugu, baina badakizu nolakoak diren haurrak ... batzuetan beranduago, bestetan lehenago eta noizbehinka programatutako egunean datoz mundura.
Nire eskumako eskua hartu du amatxoak eta suabe eta goxo eraman du haren sabelerantz. Zoritxarrez, ez dugu mugimendurik nabaritu eta Hirunek hauxe kontatu dit:
-Txokolatearekin mugitzen da. Nire postrea txokolate tarta edo halako zerbait izango da. Gero saiatuko gara berriro txikitxoa nabaritzen.
Eskerrak eman dizkiot, irribarre zintzo batekin jarraituz ,eta berak ,eskuan utzi dit azken ekografiaren argazkia. Handik gutxira egoitzara bueltatu naiz, oso pozik, zirraratsu, nire birbiloba buruan.
Normalean egunak oso lasaiak dira nire bizitzan ,hain lasaiak ,non aspergarriak eta etsigarriak izaten ohi dira. Baina hori amaitu da, birbiloba jaiotzeko hilabete batzuk falta dira eta berarekin bidearen azken soka lotuko nau: bizitzeko arrazoia gertu dago.
1989ko urtarrilaren 22a.
Agur denari, agur nire ilusio bakarrari, agur denoi. Medikuarenean ibili naiz. Hiru hilabete daramatzat eskuineko bularrean mina jasaten. Markelek ekarri nau kontsultara eta Lopez medikuaren aurpegiak zerbait ez zihoala ondo adierazten zuen. Ebakuntza bat egin beharko didate eskumako bularra kentzeko, infekzio bat baitauka. Negar- malkotan atera naiz, oso urduri. Semeak besarkatu nau eta “dena ondo aterako da, ikusiko duzu” esaldiarekin autorantz abiatu gara. Ni, beldur nintzela esanez, Hirunerekin hitz egin behar nuela esan diot. Markelek harridura aurpegia jarri eta galderarik bota gabe “bihar joateko eskatuko diot” ihardetsi dit. Egun gogorra bai, ea azkar iluntzen duen horietakoa den.
1989ko urtarrilaren 23a.
Gauean idazten nago gaur, leihotik filtratzen den ilargi argipean. Hala ere, horrek ez du garrantzirik.
Hirunerekin hartu dut kafea goizean. 2 orduz aritu gara hizketan geldiunerik gabe eta besteak beste izena erabaki dutela kontatu dit: Aintzane. Nik ordea, eskaera bat egin diot. Ebakuntzari buruzko informazioa eman diot, eta Aintzane ezagutzearen ideia indarra ematen zidala, baina ebakuntza eta nire adina direla medio, ez nengoela nire ametsa betetzeko ziur. Horrexegatik eskatu diot jaio eta gero jaioberriaren argazki bat hilerrian uzteko, mesedez. Hirunek lelokeriarik ez esateko eskatu dit, ez nintzela hain zaharra eta ebakuntza mediku onenen eskuetan zegoela. Begietara begiratu eta beteko zuela izan da erantzuna. Amaitzeko, aho-idazle izandako eguneroko hau ,handi izatean oparitzeko esan diot. Hor amaitu da dena, mundu honetatik orain joanda ere betebehar guztiak prest daude. Itxarotea, itxarotea eta itxarotea, hori falta zait.
1989ko apirilaren 26a.
Ebakuntza eguna ailegatu da. Laster lokartuko naute, minutu batzuk barru. Ez dakit zer gertatuko den ezta zer egingo didaten ere, ez bainuen jakin nahi izan. Momentu honetan, ordea, gustatuko litzaidake, baina berandu da, beranduegi.
Egun batzuk geratzen dira Aintzaneren bisitarako eta badaezpadan, ezagutzen ez badut, zerutik babestuko dudala esatea gustatuko litzaidake.
1989ko maiatzaren 13a.
Pentsatu genuen baino hobeto nago, bular bat falta zait, eskumakoa. Egun gutxi falta dira hainbeste itxarondako egunerako eta ni han egongo naiz, bizi-bizirik. Ezin dut gehiago idatzi nekatuegi bainago.
1989ko maiatzaren 15a.
UZIAN nago berriz ere. Ezan didatenez medikamendu baten erruz nire bizi organoen ehuneko hirurogeik ez du funtzionatzen ondo. Nire gorputzak ez duela onartu jakin dut. Gaur guztiz ahul nago eta logure izugarria daukat. Ezin dut gehiago.
2000ko maiatzaren 15a
Eguneroko jauna, gaur ez zaitu Karmenek idatziko, Aintzane baizik, haren birbilobak. Urteak pasatu dira Karmenek zerutik babesten nauenetik. Hala ere gurekin dagoela sentitzen dut batzuetan. Amak hain ondo deskribatzen du, ezen gurekin dagoela dirudien. Askotan kontatu didate Karmenek ni ezagutzeko zeuzkan gogoak baina medikuntza-errakuntza batengatik ez ninduen ikusi. Pena da inoiz ezagutu ez izatea, baina hala ere beti dago gure artean, ni zeru infinitu eta urdin hartatik babesten.
lunes, 11 de febrero de 2013
Hegan.
-Ezinezkoa da amama! Nire gogo guztiekin saiatzen ari naiz, baina lorpenik gabe. Ziur al zaude gizakiek hegan egin ahal dutela? Eta hain ziur al zaude nik lortuko dudala?
-Ene bihotzeko printzesa txikia … -amama Rafaelak ezin izan zuen esaldia amaitu, bere bilobak moztu baitzion.
-Ez naiz txikia, amama! Bederatzi urte ditut jada, nire klaseko altuena izateaz aparte -haur txikien harroputz puntu horrekin, Enarak.
-Badakit bihotza, badakit. Aitzitik, nire begientzat, niretzat, beti izango zara txikia. Zu baino askoz aurrerago noa bizitzan, zuk biziko dituzun sentsazio gehiegi bizi ditut, zu baino askoz lehenago itzali beharko nintzateke, edo horrela izan beharko luke … Arrazoi pilo dauzkat zu txiki deitzeko, eta horietako asko badakizkizu. Ez gaitezen eztabaidatzen hasi.
-Ondo da, amama. Hala ere, begira nazazu; ez dut hegorik, ezta korrikalari trebetasunik ere. Inoiz ez dut hegan egingo. Eta ezer ihardetsi baino lehen,jakin ezazu honek ez duela esan nahi negatiboa naizenik, errealista baizik.
-Hara bestea! Jakin al daiteke zer demontre irakasten dizueten eskolan ? Argi dago hainbeste zenbakik, gudek eta filmek ez dakartela ezer onik. Hasieratik hasiko naiz orduan, ez didazu ulertuko bestela.
-Zein gauza arraroak esaten dituzun, amama, entzutea oso gustuko ditudan arren. Ekin kontatzeari nahi duzunean.
-Badakit ez zarela hegaztia, ez duzula hegorik, ez duzula lumarik. Badakit lelokeriak baino ez dizkizuetela kontatzen eskolan, badakit gizakiok hegan egin ahal dugula nik neuk egin nuelako. Gizakiok ez ditugu hegaztiek dituzten laguntza guzti horiek, ez. Beste elementu bat daukagu, baliotsuagoa: bihotza.
-Bihotza? Baina zer dinozu, amama?! Afalosteko pastilla hartu duzu? Ahaztu zaizulakoan nago.
Barrezka hasi zen amama, gogoz barrezka. Ezin liteke egia izan bere biloba hain inuzentea izatea. Enarak ordea, serio jarraitzen zuen, hankak gurutzatuta besaulki handi bigun hartan jesarrita. Ilusioz eta bitxitasunez begiratu zioten elkarri. Mundu berberean bizi ziren biak, baina mundu ezberdina zeukaten eraikita buruan.
-Halaxe da Enara. Bihotza dugu giltza, baina ez era bakarra. Muskulu gorri horrek erabakiko du noiz lurreratu, noiz airea hartu eta noiz biratu. Eta badakizu zer den onena?
-Zer, amama?
-Guk kontrolatzen dugula bera. Gure menpe dago beti, eta horregatik guk erabakitzen dugu hegan egin nahi dugun ala ez.
-Nola?-harriduraz itaundu zion Enarak, bere amamak kontatzen ari zena sinetsi ezinik. Ulertzeko zailegiak ziruditen Rafaelaren ahotik irteten ziren hitz horiek guztiek.
-Ekintzen bitartez, Enara. Milaka promesa egingo dituzu zure bizitzan zehar, eta ez dute ezertarako balioko. Horiek betetzeak edo ez edukiko dute garrantzi osoa. Bihotzak errealitate paralelo batera eramango zaitu, eta zure eskuetan izango duzu mundua kolorezko ipuina bihurtzea, edo erreko zaituen infernua.
-Nik ez dut infernua bizi gura, amama.
-Ez maitia, ez duzu hori biziko, zuk irabaziz gero. Horretarako, bularraren ezkerraldean kokatzen den bigarren burmuina zaindu eta merezi duen tankeran tratatu beharko duzu. Gogora ezazu emango diozuna bueltatuko zaizula, bai onerako, bai txarrerako.
-Baina nola egingo dut hegan bihotzarekin?
-Istant bakoitza gehiago sentitzea lortzen du. Ondorioz, oso ona dena ikaragarri ona bihurtu ahal da. Eta noski, jasanezina dena tortura. Arriskua hor egongo da beti, horregatik da hain goxoa garaipena. Zoritxarrez, zu zeu sartuko zara mundu horretan, eta zu zeu atera. Zuk era batean ikusiko duzu, eta beste guztiek desberdin batzuetan. Bihotzarekin ibiliko zara, baina erabili burua, mesedez.
-Ez dut ulertzen, amama.
-Orain ulertzen al duzu txikiegia zarela? -bere biloba zirikatu nahian.
-Beharbada. Izan liteke. Zuretzat bai -erdi lokarturik, Enarak, begiak nekez irekita mantenduz.
-Gogora ezazu hizketa hau, egunen batean ulertuko duzu eta. Handitzen zarenean hain zuzen, behin eta berriro erortzen zarenean.
-Ez dut fitsik ere ulertu, baina zin degizut ez dela ahanztean geratuko.
Buruarekin baietz adierazi zuen amama Rafaelak harrotasunez. Segidan altxatu zen, eta bere esku zaharrek, jakintsuek, Enara txikiaren aurpegia ferekatu zuten.
-Goazen ohera.
-Hori bai ulertu dut, amama -irribarretsu Enarak amama besarkatu zuen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)