Guztiz zoratuta nauka harroputz horrek. Begiradez, magia mundutara gonbidatzen nau. Ez dauka erremediorik. Bera da; bera eta bere zoramen hutsa; bera eta bere pausu baikotzeko lekuko egiteko era, bera eta bere amets mundu errealena, bera eta berak ni isilarazteko gaitasuna; bera eta bere irribarre eta anpulu nahasketak; besterik gabe, bera.
Pertsonok ez gara inor gure barruan zehozer aldatzen den arte. Kandela baten tankeran, hor gaude gure mementua itxaroten, kaskabarrak, euriteak, hotza jasaten. Hor gaude, ea inor gu piztera ausartzen den igurikitzen, eguzkiaren argia baino, ilargiaren babesa bilatu nahian. Aitzitik, instant hori ailegatzean, gu izateko ordua, pausu bat atzera bota eta ihes egiten saitzen gara. Ez da erreza gu geu izatea, ez da erreza gure barneko kandelatxoa pizten ustea, beti itsalita bizi izan den hura. Berriak izutzen gaitu, berriak eta kordel bategaz lotuta datozen aldaketa guztiak. Horixe dugu bizitza, hazi eta pausuak ematea, beti aurrerantz. Hau da momentua, gure momentua, %100 egoteko eta zezenaren adarrak inoiz baino zihurrago heltzeko. Gaurtik aurrera, atzera begiratzea amaitu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario