martes, 10 de noviembre de 2015

Zu gabe.

Iratzargailuaren soinu traketsak birrindu zion ametsetan berreraiki zuen gaztelua, ilusioskoa. Esnaturik zegoen baina astoratuta zebilen, galduta, artegatasunaren eskutik dantzan, mundu paralelo batean. Nekez, eskua luzatu zuen mugikorraren bila, bere goizeko hitz jolasen oparia aurkitu nahian, whatsapp moduan, drogazaleen gisan, eguneroko indar pilula irentsi beharrean. Goiz hartan, ilunaldiaren judasen musurik goxoena aurkitu zuen aurrez-aurre; "gaur, zu gabeko lehenengo eguna". Korapilo hutsaren bueltak zorabiatzen zuten bere bularraren ezkerraldea, mikrosegunduz, barnetik korritzen zebiltzaten odol tanta guztiak zero gradutan izoztuz. Ohe gainean etzanda geratu zen, aire faltak bere birikiak hustaraziz eta lepo dardartia itoz. Eskubira biratzean burua, eguzki izpien zaplasteko itzela eraman zuen aurpegi triste, zurbil hartan. Une horretan ulertu zuen bizitza gogorregia zela ausartentzat eta, hala ere, itogarria beldurtientzat. Momentu bikaina negua hotza zela barneratzeko, sinisteko, elur malutak sudur gainean gera zitekeela ikustarazteko, bizitza ez zela azukre edo gatzez adelatu behar. Noizbehinka, oregano apurra, zaporerik perfektuaren osagarri garrantzitsuena bihur litzatekeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario